domingo, 23 de septiembre de 2007
Herriak herriarentzat erabilitako elkargunea; denontzat zabaldua gaztetxeak ixten dizkigutenei izan ezik. Beraz, badakizue, zuek ere etorri gaztetxera!
Herriak herriarentzat erabilitako elkargunea; denontzat zabaldua gaztetxeak ixten dizkigutenei izan ezik. Beraz, badakizue, zuek ere etorri gaztetxera!
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:39 0 comentarios
Hau da egunerokotasunean gaztetxeak erabilpen gehien izaten duen tokia. Bertatik, 300 kontzertu baino gehiago, antzerkiak, mota guztietako txapelketak, filmeak, monologoak, diapositibak, hitzaldiak... pasatu dira. Ezkerraldean komun txiki bat dago, eta honi lotuta barra bat, gaztetxeko "diru iturri nagusia" dena.
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:28 0 comentarios
Hemen, talde ezberdinak batzartzeko lekua dago. Ordenagailua ere badaukagu, norberak bere lanak egin ahal izateko. Nahi izanez gero, aldizkariak ere baditugu aspertuta dagoen horrek irakurtzea nahi baldin badu
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:25 0 comentarios
Hemen goiko bi pisuetara igotzeko sarrera dago. Eguraldi txarra izanez gero, afari edota bazkariak bertan egiten ditugu. Otorduetatik kanpo, ikastaroak aurrera eramateko lekua ere bada.
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:19 0 comentarios
Bazkari eta afariak egiteko leku aproposa. Erabiltzerik badago, baina beti ere txukun matenduaz. Inork gaztetxeko txoko hau erabiltzea nahiko balu, aurretiaz bertan dagoen paperean apuntatzea besterik ez du.
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:14 0 comentarios
Honakoa ere erabilpen handiko tokia da. Gaztetxerako "txapuza" zein eskulan guztiak hemen egiten ditugu. Aipatu, gainontzeko kolektiboek ere gune hau erabiltzeko aukera badutela.
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:07 0 comentarios
Batez ere tabernako trasteak gordetzeko erabiltzen da, bai janari, edari... Jaietarako beharrezkoa dugun materiala ere bertan gordetzen da.
Publicado por abadiñoko gaztetxea en 13:05 0 comentarios